Sortzetiko kardiopatien eguna gogora ekarri du Bihotzez Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 00:00

Bihotzez Elkarteko kide batzuk. Argazkia: 'Bihotzez.org'

Bihotzez Elkarteak lan egiten du sortzetiko kardiopatia duten haurren, gazteen, helduen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko.

Bihar, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da, eta aurten ere, Bihotzez Elkarteak sentsibilizazio kanpaina jarri nahi du abian. Izan ere, Bihotzez Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da eta sortzetiko kardiopatia duten umeen, gazteen, helduen eta beraien familia-kideen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten dute, «diagnostikoaren unetik eta bizitzako etapa desberdinetan, eguneroko bizitzan babes eta sostengua emanez».

Beraz, bihar Sortzetik Kardiopatien Nazioarteko Eguna denez, Bihotzez Elkarteak egiten dien lanaren berri eman dute: Sortzetiko kardiopatia askok, haurdunaldian zehar edo umearen bizitzako lehenengo urteetan diagnostikatzen dira. Ume gehienak, jaiotzean izaten dute beraien lehenengo ebakuntza. Hau, gaixotasun kronikoa da, eta ume hauetako askok, ebakuntza ugari izango ditu beraien bizitzan zehar eta ospitaleratze luzeak»

Ume hauen, gazteen, helduen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du Bihotzez Elkarteak eta horretarako, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzte, besteak beste, informazioa eta orientazioa; akonpainamendua eta laguntza psikologikoa; balorazio neuropsikologikoa; informazioa eta orientazioa hezkuntzako profesionalei; eta jardunaldiak eta tailerrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!