Zuhaitz Egunean izena emateko aukera, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 00:00

Herritar mordoa animatzen da Zuhaitz Egunera. 2019ko argazkia.

Haurren Eskola Kirolean eman beharko dute izena, eta helduek, berriz, Mendiriz Mendi Elkartean.

Aurtengo Zuhaitz Eguna Aparrain mendiko azpi aldean ospatuko dute eta 49garren edizioa izango da. Urtero moduan, haritzak eta lizarrak aldatuko dituzte, parte hartuko duten haur eta helduek eta larunbatean jarri dute horretarako hitzordua. Hernaniko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako ikasleek (heldu batek lagunduta) eta helduen parte hartu ahal izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Haurrek parte hartu nahi badute, Eskola Kirolean eman beharko dute izena, eta bihar da horretarako azken eguna.

Larunbat goizean, gaztetxoak autobusez joango dira Ugaldetxoraino, goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Elkano kaletik, eta 09:10etan, Ereñotzutik. Bertatik oinez joango dira Aparraingo Zuhaitz Eguneko eremura. Helduen kasuan, oinez joango dira Aparrainera, beraz, goizeko 07:30etan abiatuko dira udaletxeko arkupeetatik. Helduek izena eman dezakete Mendiriz Mendiri elkartean, eta hauek ere bihar arte izango dute aukera. Apuntatzeko, 943 33 27 45 telefonora deitu dezakete edo mendirizmendi@gmail.com helbidera idatzi. 

Amaitzeko, Udalak jakinarazi du hamaiketakoa eskainiko zaiela bertaratzen den orori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!