'Hitzño bat erran eta, banua berhala' oholtzaratuko du Zugastik etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak 8 euroko prezioa du. 

Olatz Zugastik zazpigarren lana oholtzaratuko du etzi, Biterin. Iaz argitaratu zuen 'Hitzño bat erran eta, banua berhala' ekarriko du Biterira, hernaniarren gozamenerako. Orion bizi den hernaniar artistak bere berezko bideari jarraitzen dio zazpigarren lan honekin, hainbat estilotatik datozen doinu, erritmo eta soinuez osatzen den musikarekin eta hitzekin non, besteak beste, «gure gizartearen itzal, irudipen edo gezurrez haratago begiratzen» saiatzen den.

Ondorengo taldea izango da oholtzan: Olatz Zugasti, ahotsa, harpa eta gitarra; Amaiur Cajaraville, baxua; Ander Ederra, gitarrak; Ander Zulaika, bateria eta perkusioak; Gratxina Lertxundi, haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera kontzertuari, eta sarrerak 8 euroko prezioa du, erosgai daude 'entradium.com' atarian edota Biteriko leihatilan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!