Karabeletik tren apeaderora doan bidean zuhaitza erori da eguerdian 12:15ak aldera. Zorionez ez du azpian inor ere ez harrapatu, baina oinezkoek sustoa hartu dute zuhaitza erori den unean. Panako parketik behera jausi da haize bolada batek enbor azpitik puskatu eta gero.
Horrez gain, Hernaniko Udalak «herritarren segurtasuna bermatzeko» zuhaitzak dituzten parke guztiak ixtea erabaki du: «nahiz eta parkeak ixtea behartzen duen Jaurlaritzaren abisu laranjarik ez egon».