Guraso asko kezkatuta daude pantailek haurretan duten eraginaz. Kontzientziazioa eta sakelekoen berezitasunak egoera berriak sortu dituzte. Ukaezina da pantailak erabiltzeak duen eragina. «Haurren kasuan, bereziki da larria egoera: umeen garapenean bete-betean eragiten dute pantailek; batez ere, mugikorrek. Egoera horren aurrean Altxa Burua taldea sortu dute Hernanin.