Aste bereziak izaten ari dira Ttapa ttapa egitasmoko kideentzat. Aurreko astean kaldereroz jantzita egin zuten ibilaldia, eta aste honetan Inauteri giroan elkartu dira. Bakoitza etxeko mozorro dotoreenarekin jantzita atera zen kalera, eta festa giro itzela izan zuten. Inauteriak pasata, hurrengo festaren zain geratuko dira.