Ipuin kontaketa eta gaztain jatea, KPF-n

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 10a, 00:00

Dorleta Kortazar izango da kontalaria.

Helduei zuzendutako saioa izango da, otsailaren 17an, arratsaldeko 17:30etan. 

Helduei zuzendutako ipuin kontaketa antolatu dute Kulturarteko Plaza Feministan. Otsailaren 17an izango da, arratsaldeko 17:30etan, eta Dorleta Kortazar izango da kontalaria. Saioa amaitzen denean gaztain jatea egingo dute bertan. 

Kontaketak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua ere eskainiko dute KPF-n. Behar duenak, hilaren 13a baino lehenago jakinarazi behar du 943 33 70 17 telefonora deituta edo kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!