Partidu gutxiko asteburua izango da hau, Hernaniko boleibol taldeentzat. Baina ez dute atsedenik hartuko bi taldek, eta gaur goizean jokatuko dute etxean; 10:00etan hasita, kiroldegian. Kantxaren alde banatan ariko dira, aldi berean.
Neska kadeteen Hernani 3 taldea izango da horietako bat, eta Altzaren kontra jokatuko du. Bestea, berriz, neska infantilen partidua izango da: Hernani 2 ariko da, Aldapeta Maria Berdeak taldearen kontra.