Gaur arratsaldean hasiko dira Hernaniko Inauteriak. Arratsaldeko 15:15etan kalejiran irtengo dira herriko eskoletako haurrak, txarangaren laguntzarekin. Ordutik aurrera, ez da aspertzeko tarterik izango.
17:00etan Erraldoi eta buruhaundien konpartsa aterako da Kaxkora, eta ordu erdi beranduago 'Kontu Kantari' ikuskizuna izango da Plaza Berrin.
Eguna musika emanaldiekin borobilduko dute; izan ere, 19:30etan kontzertu tematikoa eskainiko du Musika Bandak, Biterin.