Gaur arratsaldean presoen aldeko enkartelada egingo dute Hernanin. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira, eta eguraldi txarra egiten badu Gudarien plazan egingo dute kontzentrazioa. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute: «Gure senide preso diren eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharrean aurkitzen gara, salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duen bitartean».