Inauterietako larunbata izango da bihar, eta jarduera bereziak antolatu ditu Hernaniko San Joan Konpartsak. Goizean, Jeiki Hadi taldearen laguntzarekin, Mutildantzak eta erromeria izango dira Plaza Berrin, 11:45etatik aurrera (eguraldi txarra egiten badu, Atsegindegin). Arratsaldean, berriz, erromeria Oialume Zar sagardotegian izango da, 17:30etan hasita (eguraldi txarra egiten badu, Goiz Eguzkin).