Hernaniko Bodega tabernan artea eta aisialdia uztartzen dira Ierai Gonzalezek landu duen mural ikusgarri batekin. Tabernara sartu eta eskubitara lan ederra ikusi daiteke.
Irudian Hernaniko Gudarien Plaza ikusten da, udaletxea eta San Joan Bataiatzailearen parroki eliza ere agertzen direlarik. Plazan guda bat irudikatzen da eta gerlariak, vikingoak, agertzen dira etsaiak suntsitu nahirik.