Kontzertua eta bazkaria, martxoaren 8an

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 7a, 00:00

Martxoaren 8rako Goiz Eguzkin bi jarduera antolatu dituzte. Alde batetik, azken urteetan bezala, izena ematen duten lehendabiziko 80 pertsonek babarrunak dastatuko dituzte, sakramentu guztiekin, edariarekin, postrearekin eta kafearekin batera, 11,5 euroren truke. Ondoren, 17:30etan Goiz Eguzki Abesbatzako emakumeek kontzertua eskainiko dute, areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!