Luis Llopis Portugal 'Hernaniar Bikaina' izendatu du Xalaparta Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 11:57

Ekainaren 15ean izango da, gaur egungo Real Madrid taldeko ateizanen entrenatzailearen izendapen ofiziala, Xalapartan bertan.

Xalaparta Elkarteak Luis Llopis Portugal izendatu du 2024garren urterako Hernaniar Bikaina, pasa den igandeko batzarrean. Luis Llopis Portugal hernaniarra nazioarteko atezainen entrenatzaile onenetakotzat jotzen da eta gaur egun Real Madrideko atezainen entrenatzailea da, Carlo Ancelottik zuzentzen duen taldean. Izendapen ofiziala datorren ekainaren 15ean egingo da, Xalapartaren 42garren urteurrena ospatzeko bazkarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!