Gaur arratsaldean odola emateko aukera izango da Hernaniko anbulatorioan. Horretarako goizean zehar 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu beharko da, arratsalderako zita eskatzeko. Odola emateko ordutegia arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da. 2024ko erronka 78 odol emaile berri lortzea izango da. Horretarako gaurtik emaile berriak izatea da onena eta aukera gaur du odola eman nahi duenak. Urteko bigarren estrakzioa izango da eta urteko lehenengo estrakzioan, urtarrileko lehenengo asteartean, 30 pertsona hurbildu ziren odol ematera. Orain bi aste zifra borobila bete berri duten emaileak omendu zituzten. Odol Emaileen Elkartetik hamazazpi hernaniar omendu zituzten.