Urtarrilaren 13an, Arnasa taldeko kideak bazkari batean elkartu ziren 40. urteurrena ospatzeko. Atsegindegiko futbol txapelketa mitikoan jokatzen zuen taldea zen Arnasa eta ospakizunean elkartu ziren berriz ere garai zaharrak gogoratzeko. Lagun koadrilak, futbol garaiak gogoratu zituen giro ezin hobean nostalgia apur batekin. Arnasaren kamisetak eta oroigarriak ere egin zituzten urteurrena ospatzeko.