Larunbat arratsaldean jokatu zuten Ansa II.ak eta Juaneneak Masters Txapelketako ligaxkako partidua, eta urnietarrak lortu zuen faseko lehenengo garaipena, 30-22 irabazita.
Oso partidu berdindua eta borrokatua izan zen. Ansak erritmo haundiarekin ekin zion norgehiagokari, baina Juaneneak eustea lortu zuen eta berdinduta iritsi ziren bukaerara. Partiduaren azken zatian errenta txiki bat lortu zuen Ansak, eta azkenean ez zuen barkatu. Hala, 4 puntu batu ditu Ansak, eta hutsean geratu da Juanenea.
Ostiral honetan bertan jokatuko dute bigarren jardunaldia Galarretan. Kanporaketa gaindituta, Azpirozek bere lehenengo partidua jokatuko du, Ansaren aurka. Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.