Igoera faseko lehenengo partidua jokatu zuen Hernaniko senior mailako taldeak asteburuan. Hernanik ez du nahi bezala hasi igoera lortzeko bidea, Munttarperen aurka 36-26 galdu baitzuen. Gainera, asteburu honetan partidu zaila izango dute etxean; jokatutako partidu guztiak irabazi dituen Egia taldearen kontra jokatuko dute kiroldegian.
Gainontzeko taldeei dagokienez, neska jubenilek 16-28 galdu zuten Ereintzaren kontra, eta mutil jubenilek garaipena lortu zuten etxetik kanpo, 24-26, Saiekoren aurka.