Herriko zenbait gaztek 'Hernaniko ostiral alternatiboak' dinamika sortu berri dute. Taldearen izenak dioen modura, plan alternatiboak prestatuko dituzte zenbait ostiraletan, txotx denboraldiak irauten duen bitartean. Momentuz, bi ostiraletik behin izango dira jarduerak, eta mota askotako ekintzak prestatzea da sortzaileen asmoa.
Pasa den ostiralean egin zuten lehenengo plana; Tilosetan elkartu ziren 'Beer-pong' jolasa egiteko, eta herriko gazte dexente animatu ziren probatzera. Hurrengo jarduera zein izango den taldearen instagram kontutik jakinaraziko dute (@ostiral.alternatiboak).