Hiru jarduera antolatu ditu Kulturarteko Plaza Feministak otsailerako; hilaren 17an izango da lehenengoa, eta 28an azkena. Programazioa 'Ispiluak' helduei zuzendutako ipuin ikuskizunarekin hasiko da. Arratsaldeko 17:30etan izango da, KPFn bertan.
Otsailaren 26an, berriz, Hernanira iritsi berri diren pertsonentzat hitzaldi informatiboa prestatu dute. Bertan osasun sistemaren funtzionamenduari buruzko azalpenak emango dituzte, arratsaldeko 18:00etan hasita. Azkenik, hilaren 28an, 'Narratiba berriak ertzetatik' hitzaldia eskainiko du Adriana Guzman ekintzaile lesbiana feminista komunitario boliviarrak.
Aurkeztutako hiru jarduera horiez gain, KPFn ikusgai jarraitzen du Igone Mariezkurrena kazetariaren 'Indusen ibaibideak' erakusketak, eta bertan izango da otsailaren 20ra arte.
Zenbait ikastarotan izena emateko aukera dago oraindik
Otsailean hasiko diren ikastaro batzuetarako izena emateko aukera dagoela jakinarazi dute KPFtik. Emakumeentzako Jabetze Eskolei dagokienez, bi ikastarotan eman daiteke izena: emakume migratuei zuzendutako 'Geure errealitateak hemen eta orain, eta kontakizun dekolonialak' ikastaroan eta 'Nire ahotsa zure haragian' tailerrean.
Horiez gain, asteazkenean hasiko den haurdunaldi eta erditze ondoko tailerrean era apuntatzeko aukera dago.
Izena eman nahi dutenek Kulturarteko Plaza Feministan bertan egin dezakete.