Giro ederra sortu zen Txantxangorrin, Doberak antolatutako kantu bazkarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 4a, 00:00

40 lagun inguru bildu ziren Txantxangorri Elkartean. Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek gidatu zuten saioa.

Giro ederrean borobildu zuen Dobera Euskera Elkarteak 30. urteurreneko ospakizuna. 40 lagun inguru elkartu ziren Txantxangorri Elkarteko mahaiaren bueltan, eta bapo bazkaldu ondoren, kantuan aritu ziren Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntzaz. Bazkaria hasteko eta amaitzeko herriko bertsolariak izan ziren bertan. 

Atzokoa izan zen urteurrenaren bueltan antolatutako azken jarduera, eta erronka berrietan buru belarri lanean hasteko prest daude Doberako kideak: «Egitasmoekin buru belarri ari gara, baina baditugu euskeraren normalizazioari begirako beste ekimen batzuk buruan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!