Ixtear da II. Hernaniko lagun arteko Futbito Txapelketan izena emateko epea. Gaur izango da apuntatzeko azken eguna, eta hilaren 16an jokatuko dira lehenengo partiduak. Norgehiagokak ostiral iluntzean jokatuko dituzte, Latsunbeko futbol pistan. Izena eman nahi dutenek Kontrakantxaren sare sozialen bitartez egin dezakete.