Dagoeneko ate joka daude Inauteriak, eta aurtengoan ere egitarau zabala izango dute hernaniarrek. Haurrek, gazteek eta helduek gozatzeko moduko jarduerak prestatu dituzte, eta kolorez beteko dira herriko txokoak.
Festen hasiera ostiralean izango den arren, gaur bertan egingo dira egitarauko lehenengo jarduerak. Ohiko modura, Inauteriak iragatzera iritsiko dira Inudeak eta Artzainak, Urumea ikastolako Gay Mur eraikinetik abiatuta. Gainera, konpartsaren jarduna bukatu orduko, 13:00etan, Inauterietako kontzertu klasikoa eskainiko du Hernaniko Musika Bandak, Udaletxeko arkupeetan.
Askotariko jarduerak, ostiraletik aurrera
Hilaren 9an egingo dute festen hasiera ekitaldia, eta ordutik aurrera festa giroa izango da protagonista. Azeri dantza, buruhaundiak, txarangak eta kontzertuak izango dira asteartera arte.
Larunbata izango da festetako egun nagusia, eta arratsalde horretan Goxua'n Salsa taldeak girotuko du herria, Tilosetan eskainiko duen kontzertuarekin.
Inauteriak otsailaren 13an bukatuko dira, Sardinaren ehorzketarekin.
INAUTERIAK 2024HERNANIGAUR 11:30 Inude eta artzaiak, 13:00 Hernaniko Musika OTSAILAK 9 - ostirala 15:15 Jaien hasiera Gudarien plazan. Jarraian, eskola umeak irtengo dira txarangekin. 17:00 Erraldoi eta 17:30 'Kontu Kantari' 19:00 Afizionatu kategoriako pelota partiduak, frontoian. 19:00 Matraka elektrotxaranga. 19:30 Hernaniko Musika Bandaren kontzertu tematikoa. Biteri Kultur Etxean. OTSAILAK 10 - larunbata 10:00 Azeri dantza. 11:30 Inauterietako txaranga. 12:00 Erromeria 'Jeiki Hadi' taldearekin Plaza Berrin. San Joan Konpartsa. 12:30 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa txistulari eta dultzaineroez lagunduta. 17:30 Azken festa, Tomaxen abenturak, haurrentzako 18:30 Gaztetxoen dantza saioa eta DJ-a Atsegindegin. 19:30 Goxua'n Salsa taldea Tilosetan. Euria egiten badu, Biterin zutik. 22:00 DJ festa Atsegindegin. 00:00 Incansables txaranga. OTSAILAK 11 - igandea 11:30 Inauterietako txaranga. 12:00 Ttarla taldearen 18:00 Inauterietako txaranga. 19:00 Hernani Musika Eskola publikoko trikitilariak kaleetan barrena. 19:00 WC, David Cebrián, OTSAILAK 12 - astelehena 09:00 Diana, Hernaniko Herri Musika Elkartea. 10:00 Azeri dantza 12:00 Haur eta 16:00 Erraldoi eta 17:00 Haur eta OTSAILAK 13 - asteartea 18:30 Sardinaren ehorzketa, dultzaina taldearekin. |