'Inude eta Artzainak' konpartsak emango dio hasiera inauteriei bihar, Hernanin. Urtero lez, Urumea Ikastolak antolatu du festa, eta goizeko 11:45etan abiatuko da konpartsa ikastolatik, Hernaniko Kaleetan zehar murgiltzeko.
Kaxkoko kaleak igaro ondoren, Gudaren enparantzan antzeztuko dute ekitaldi nagusia: inudeek haurrei txertoak jarriko dizkiete eta beren izenak erregistratuko dituzte udaletxeko erregistroan. Azkenik, arin-arina dantzatu ondoren, konpartsa udaletxera itzuliko da.
150 umez osatutako konpartsa
Konpartsan, guztira, 150 haurrek hartuko dute parte, eta horietatik 44 dantzariak izango dira. Horien aurretik, ordea, garai bateko zenbait pertsona ikusi ahal izango dira: globeroak, piruliteroak, barkileroak, umezainak, alkatea, udal-idazkaria, sendagileak, erizainak, eta argazkilariak, besteak beste.
Dantzari eta pertsonaia horiekin batera, txarangako musikariak eta 40 bat ikasle danborjole ere arituko dira.
'Inude eta Artzainak' konpartsak emango dio hasiera inauteriei bihar, Hernanin. Urtero lez, Urumea Ikastolak antolatu du festa, eta goizeko 11:45etan abiatuko da konpartsa ikastolatik, Hernaniko Kaleetan zehar murgiltzeko.
Kaxkoko kaleak igaro ondoren, Gudaren enparantzan antzeztuko dute ekitaldi nagusia: inudeek haurrei txertoak jarriko dizkiete eta beren izenak erregistratuko dituzte udaletxeko erregistroan. Azkenik, arin-arina dantzatu ondoren, konpartsa udaletxera itzuliko da.
150 umez osatutako konpartsa
Konpartsa, guztira, 150 haurrk hartuko dute parte, eta horietatik 44 dantzariak izango dira. Horien aurretik, ordea, garai bateko zenbait pertsona ikusi ahal izango dira: globeroak, piruliteroak, barkileroak, umezainak, alkatea, udal-idazkaria, sendagileak, erizainak, eta argazkilariak, besteak beste.