Espainaiko Kluben Arteko Txapelketan, Lehenengo Mailan, Umore Onaren eta Txukun Lakuaren arteko bi partidu jokatuko dira bihar, Goizuetako frontoian, 18:00etatik aurrera.
Banaka, Iker Egigurenek jokatuko du Umore Onarekin, Iribarrenen aurka. Binaka, Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Uribe eta Markaidaren aurka arituko dira. Txukun Lakua liderra da eta Umore Ona bigarren postuan dago sailkatua.