Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketako finala bihar jokatuko da Aiako bolatokian, 10:00etatik aurrera, eta bailarako lau bikotek lortu zuten txartela, finalerako, sailkapen jardunaldien batuketa eta gero. Mutilen finalean arituko dira bailarako ondorengo bikoteak: Mikel Arroio eta Joxe Mari Etxebeste, Benito Loitegi eta Fernando Gallego, eta Aner Miner eta Ibon Miner.
Txapelak bailarara ekartzeko aukerak daude, baina ez da erraza izango, beste zazpi bikotek hartuko baitute parte, eta oso berdinduak daude.
Nesken finalean lau bikotek parte hartuko dute, eta horietako bat izango da Martxeli Kanflankak eta Rosa Santosek osatzen dutena. Nahiz eta bikote gutxiago izan, garaipena zailagoa izango da.