Joan den asteburuan eman zitzaion hasiera, erremonteko Kutxabank Masters Txapelketari, Galarretan. Aurreneko kanporaketa jokatu zen, Barrenetxea IVaren eta Azpirozen artean, eta Uitziko atzelaria gailendu zen hernaniarrari 23-30 irabazita.
Gaur, Kutxabank Masters Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute, iazko bakarkako finalistek: Ansa IIak eta Juaneneak. Ligaxkako partiduak gaur, otsailaren 9an eta 17an jokatuko dituzte, denek denen aurka; eta final haundia berriz, otsaileko azken larunbatean jokatuko dute.
Masters Txapelketako partiduaz gain, beste bi partiduz gozatzeko aukera izango dute bailarako herritarrek, 16:30etatik aurrera: aurrenak kantxara irteten izango dira Urrutia II-Martirena eta Loitegi-Apezetxea; eta txapelketakoaren ondoren, aldiz, Segurolak eta Larrañagak jokatuko dute, Aldabe eta Azpirozen aurka. k