Urteko bigarren hilabetea hasi dugu dagoeneko, eta bihartik ekingo zaie kultur agendako ekintzei, Santa Agendako abesbatzen irteerarekin. Hala ere, Urumea ikastolako txikiak izan ziren Santa eskean ateratzen aurrenak, atzoko egunean.
Bihartik hilaren 13ra bitartean, urteko festa koloretsuenak ospatuko dira Hernanin: Inauteriak. Eta hori iragartzeko Iñude eta Artzainen konpartsa aterako da, Urumea ikastolaren eskutik. Egun berean, inauterietako kontzertu klasikoa ere eskainiko du Hernaniko Musika Bandak, eguerdiko 13:00etan, udaletxeko arkupeetan. Inauterietako egitaraua laister argitaratuko dugu Kronikan.
Zineklubaz gozatzeko aukera ere izango dute hernaniarrek, otsailean. Izan ere, hilaren 8an, 1958garren urtera egingo dute salto, Albert Hitchock zuzendariaren Vertigo pelikula ikusiz. Biterin proiektatuko dute, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerak 3 euro balio du.
Musikan murgiltzeko parada ere izango dute herritarrek urteko bigarren hilabetean, bi kontzertu oholtzaratuko batituzte Biterin; batetik, Olatz Zugastik eskainiko duen Hitzño bat eta, banoa berhala kontzertua, hilaren 15ean; eta bestetik, Xabi San Sebastianek Betazalak izeneko kontzertua eskainiko du, hilaren 23an.
Kontzertuak ez ezik, dantza emanaldiak eta bestelako umore ikuskizunak ere otsaileko kultur agendako zerrenda osatuko dute. Tartean izango dira Eva Guerrero konpainiaren Tierra de nadie dantza emanaldia, hilaren 22an eskainiko dutena; Loti ederrak antzezlana, Glu Glu produkzioaken eskutik, otsailaren 24an, eta eMcUMEAK bakarraizketa, otsailaren 29an, Korrika kulturalaren baitan.
Literaturan murgiltzeko aukera, otsailean
Otsailaren 20rako eta 21erako literatur solasaldi bana antolatu du Udal liburutegiak; bat Marguerite Yourcenarren Ekialde kontakizuna liburuari buruzkoa; eta bestea, aldiz, Abri quebrado, Ismail Kadaré idazlearena. Ildo beretik, emakumeen euskal literatura mintegia ere izango da hilabete honetan. Ane Labakaren Alagar mutilatuak liburuari buruzkoa izango da, eta Alaine Agirre izango da dinamizatzailea.
Horrez gain, aurten, berriro ere Ahoz aho: ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia antolatu dute eta otsailaren 16an eta 22an bi hitzordu izango dira, bat haurrentzako eta bestea, helduentzako.
Ilustrazioak eta pintura gustuko dutenentzat, Saio García hernaniarrak, bere lanekin osatutako erakusketa jarriko du. Otsailaren 12tik 29ra bitartean egongo da ikusgai.
Sarrerak ohi moduan Biteriko lehiatilan edota kultura.hernani.eus atarian daude erosgai.
OTSAILEKO KULTUR AGENDA HERNANI OTSAILAK 4 Santa Ageda, abesbatzen irteera OTSAILAK 4TIK 13RA Inauteriak OTSAILAK 4 11:45 Iñudeak eta artzainak konpartsaren irteera, Urumea ikastolaren eskutik. OTSAILAK 4 13:00 Inaturietako kontzertu klasikoa, Hernaniko Musika Bandaren eskutik. Udaletxeko arkupeetan. OTSAILAK 7 17:30 eta 18:00 Ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik. Plaza mugatuak, eta gonbidapenak liburutegian. Biterin. Lehenengo saioa 3 eta 4 urte bitarteko haurrentzat; eta bigarrena, 5 eta 6 urte bitartekoentzat. OTSAILAK 8 19:00 Hernani Zinekluba. 'Vértigo' (1958), Alfred Hitchoock. Jatorri hizkuntzan, ingelesez, gaztelanizko azpitituluekin. Biterin. 120 minutuko iraupena. Sarrerak 3 euro. OTSAILAK 15 19:30 Kontzertua: Olatz Zugasti. 'Hitzño bat erran eta, banua berhala'. Biterin. Sarrerak 8 euro. OTSAILAK 16 19:30 Aurkezpena: 'Ombuaren itzala'. Pello Mari Otañoren bizitza eta lana jasoko duen filmaren aurkezpena. Patxi Bisquert zuzendaria. Biterin. Doakoa. OTSAILAK 16 17:30 Ahoz aho: ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia. Libgunean Sagastialde auzoan. Euskeraz. OTSAILAK 17 Zuhaitz eguna OTSAILAK 22 19:00 Ahoz aho: ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia. Udal liburutegian. Gaztelaniaz OTSAILAK 22 19:30 Dantza: 'Tierra de nadie'. Eva Guerrero konpainia. Biterin. OTSAILAK 23 19:30 Kontzertua: Xabi San Sebastian. 'Betazalak' Biterin. Sarrerak 8 euro. OTSAILAK 24 12:00 Haur antzerkia: 'Loti ederrak'. Glu Glu Produkzioaken eskutik. OTSAILAK 27 18:30 Emakumeen euskal literatura mintegia: 'Algara mutilatuak', idazlea Ane Labaka. Gidaria: Alaine Agirre. Liburutegian. OTSAILAK 29 19:30 Korrika kulturala: 'eMcUMEAK'. Bakarrizketa. Biterin. Sarreak 5 euro, eta Korrika Lagunek 3,5 euro. LITERATUR SOLASALDIAK OTSAILAK 20 OTSAILAK 21 19:00 'Abril quebrado'. Ismail Kadaré. Gidaria: Slawka Grabowska. Hizkuntza Gaztelania. Liburutegian ERAKUSKETAK OTSAILAK 12 eta 29 Ilustrazioak eta pintura. Egilea: Saioa Garcia GAZTELEKUA OTSAILAK 3 16:30 Escape game OTSAILAK 13 17:00 Puzzle 3D OTSAILAK 17 OTSAILAK 24 |