Zinkoenean informazio puntua irekiko da, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 00:00

Hernaniko baliabide turistikoei buruzko Informazio Puntua irekiko da gaur, Zinkoenean. Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan egongo da irekita, ostiraletik igandera, hernaniarrei zein kanpoko bisitariei informazioa emateko. Ostiraletako ordutegia ondorengoa da: arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Larunbat eta igandetakoa, berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!