II. Futbito Txapelketan izen emateko azken eguna igandea izango da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 00:00

Bueltan da Hernaniko lagun arteko futbito txapelketa. Bigarren edizioa izango da aurtengoa eta otsailaren 16tik maiatzaren 11ra jokatuko da. Izenemate epea igande honetan amaituko da, hilaren 4an, eta interesa duena Kontrakantxarekin jarri beharko da harremanetan, haien instagramera mezu pribatu bat idatzita. Sariak zehaztuta daude dagoeneko: lehen postuan gelditzen den taldeak 10 pertsonentzako sagardotegi otordua eskuratuko du, eta bigarren postuan gelditzen denak 10 pertsonentzako Gazte Eguneko bazkarirako sarrerak. Talde bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!