Hernaniko asteburuetako zinema saioek ordutegi berria dute. Ostiral gauetako saioaren ordez, astelehenean, ikuslearen egunean, bi emanaldi eskainiko dira: arratsaldeko 16:30etan eta 19:30etan.
Halaber, haurrei bideratutako saioen ordutegia ere aldatu egingo da bihartik aurrera: 16:30etan izan beharrean, 16:45etan izango da. Eta, hurrengo asteburuan, otsailaren 9an, ez da filmik proiektatuko.
Asteburu honetako menua
Asteburuan eskainiko diren filmak 'Superheroien familia' eta 'El correo' izango dira. Haurrentzako filma, larunbat zein igandean eskainiko da 16:45etan, eta 'El Correo' larunbatean, igandean eta astelehenean proiektatuko da: larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; igandean 19:30etan; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan eta 19:30etan.