Hernanin euskeraren alorrean lanean ari diren eragileak saretuta, Euskeraren Kontseilua sortu dute. Euskeraren normalizazioan erreferentziazko gune bat izatea da Kontseiluaren helburua, eta pasa den astean egin zuten lehenengo talde bilera.
Eragile ugarik parte hartu dute Kontseiluaren sorreran, eta ondorengo taldeetako kideek osatzen dute orain talde eragilea: Hernaniko Udala, UEMA, Hernaniko AEK, Dobera Euskara Elkartea, AMHER-SOS Arrazakeria, Berria merkatarien elkartea, herriko ikastetxeetako ordezkariak, Kaxkardi aisialdi taldea eta herriko kirol elkarteetako ordezkariak.