Inauteriak iristear diren honetan, urteroko legez, Urumea Ikastolako Inude eta Artzainen konpartsa aterako da igande honetan. Eguediko 11:45etan abiatuko dira gay Mur eraikinetik, eta Gudarien plazan egingo dute ekitaldi nagusia: «Bertan inudeak daramatzaten haurrei txertoak eman ondoren, udaletxeko agintariei aurkeztuko dizkiete beren izenak erregistroan idatzita gera daitezen», azaldu dute.
Aurtengo konpartsa 150 umek osatutko dute, eta horietatik 44 izango dira dantzariak. Horiez gain, garai bateko zenbait personaia ibiliko dira Hernaniko kaleetan zehar; globeroak, piruleteroak, bakileroak, umezainak, alkatea, udal idazkaria, sendagileak, erizainak eta argazkilaria, besteak beste. Konpartsa txarangako musikariek eta 40 danborjolek osatuko dute.
Ohiko ibilbidea egingo du konpartsak
Urumea Ikastolaren Gay Mur eraikinetik abiatuko da konpartsa, eta herriko erdiguneko kaleetan zehar ibiliko da. Plaza Berrin, Zinkoenean eta Urbieta kalean dantzatuko dute, eta Gudarien plazan izango da ekitaldi nagusia.