Musika Bandaren kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:00

Iñaki Cia, bonbardinoarekin.

Eguerdiko 13:00etan hasiko da kontzertua, eta Miguel Lujanbio hernaniarra omenduko dute. 

Igande honetan, otsailaren 4an, kontzertua eskainiko du Hernaniko Musika Bandak udaletxeko arkupeetan. Eguerdiko 13:00etan hasiko da kontzertua, eta 'Iñaki Cia Olaskoaga' obra estreinatuko dute bertan. Obra hau Joxe Mari Oiartzabalek idatzitako lana da, Musika Bandako Iñaki Cia bonbardinojolearentzat prestatua. 

Obra honen bidez bonbardinoa ezagutarazi nahi dute bandako kideek, Hernaniko gazteak instrumentua ikastera animatzeko. 

Kontzertu horretan Miguel Lujanbio hernaniarrari ohorezko ikurra eskainiko diote, urteetan egindako lana eskertzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!