Hernaniko jubenil mutilen taldeak ez du Euskal Ligara igotzea lortu, igoera fasean jokatutako hiru partiduak galdu baititu. A taldean jokatu zuten hernaniarrak, Muskiz, Valle de Trápaga eta Sima Corazonistas taldeekin batera. Hernanik Muskizen aurka jokatu zuen pasa den ostiralean, eta 26-23ko porrota jaso zuten hernaniarrek. Larunbatean, Valle de Trapaga izan zuten aurrez aurre eta Hernanik porrota jaso zuen; 34-28. Azkenik, Sima Corazonistas taldearen aurka jokatu zuten igandean, eta Hernaniko gazteak ezin izan zuten aurkaria garaitu: 23-31. Beraz, promozio fasea amaituta, Hernaniko jubenil mutilek ezin izan dute Euskal Ligara igo.
Mutil seniorrek, Zumaiako Pulporen aurka jokatu zuten norgehiagoka eta ezin izan zuten garaipena lortu: 43-26. Neska jubenilek, aldiz, Urnietaren aurka 14-15eko garaipena lortu zuten.