Hernaniko senior neskek larunbatean jokatu zuten urteko lehenengo partidua etxean, eta ezin izan zuten garaipena lortu. Ostadar izan zen bisitaria eta jokoak orekatuak izan baziren ere, talde lasartearra gailendu zen hiru jokotan: 21-25,18-25, 23-25.
Jubeniletan, mutilek sekulako garaipena lortu zuten, 0-3, Donostiako Ipar Titanak taldearen aurka, eta nesketan, Hernani 1 taldeak ere Hondarribiako Harresi 2 taldea garaitu zuen 3-0 emaitzarekin, ondorengo markagailuarekin: 25-13, 25-19, 25-21. Maila bereko Hernani 2 taldeak, berriz, porrota jaso zuen Aiztondo taldearen aurka (3-0), Villabonan.
Kadete mailan, mutilek Donostiako Aldapeta Maria hartu zuten menpe, 0-3eko emaitzarekin, baina partidu orekatua izan zen, bereziki 2garren eta 3garren jokoetan. Nesken kasuan, Hernani 1 taldeak lortu du soilik garaipena Errenterian, Oarso Urdinari 0-3 irabazita. Hernani 2 taldeak, ordea ezin izan zuen garaipena lortu Tolosan (25-20, 25-15, 25-21). Hernani 3 taldeak ere antzerako bidetik jarraitu zuen, ezin izan baitzuen Aiztondo garaitu, eta 3-0ko porrota jaso zuten hernaniarrek.