Ordutegi berria asteburuko zinema saioek, otsailetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 00:00

kuslearen Egunean bi emanaldi eskainiko dira.

Astelehenetan, ikuslearen egunean, bi emanaldi eskainiko dira Biteri kultur etxean.

Otsailetik aurrera, Hernaniko asteburuetako zinema saioek ordutegi berria izango dute. Ostiral gaueko filmik ez da izango, eta aldiz, astelehenetan, Ikuslearen Egunean, bi emanaldi eskainiko dira, arratsaldeko 16:30etan, bata, eta 19:30etan, bestea. Era berean, haurrentzako saioen ordutegia ere aldatu egingo da. Otsailaren 3tik aurrera, arratsaldeko 16:30etan eskainiko dira filmak, 16:45etan beharrean.

Inauterietako asteburuari dagokionez, azkenik, otsailaren 9a, ez da zinema saiorik izango.

 

Aldaketarik ez prezioetan

Zinema sarreren kostua orain arte bezalaxe mantenduko da: ohiko sarrerak 4,5 euroko kostua izango du, eta haurren filmek zein Ikuslearen Egunean eskainitako pelikulek, 3 euro balioko dute. Biteri kultur etxean bertan eta kultura.hernani.eus webgunean eskuratu ahalko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!