Ave Maria parkeko eraikinean Hernaniko Sormen Gunea sortzeko lansaioa izango da gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 29a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan izango da saioa, Biterin.

Arratsaldeko 18:00etan izango da saioa eta bi ordu iraungo ditu. Bertaratu nahi duenak aurretik izena eman beharko du.

Ave Maria parkeko eraikinean Hernaniko Sormen Gunea sortzeko prozesua martxan du Hernaniko Udalak, eta emandako urratsak azaldu eta datozen urteetarako aurreikuspenak partekatzeko lan saioa izango da gaur, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan. Bi ordu inguruko saioa izango da eta bertaratzeko izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, ondorengo estekan apuntatu beharko da: https://labur.eus/sormengunea

 

2019ko prozesuan definitutako norabidea berretsi nahi dute

Azpiegitura hori definitzeko prozesu bat garatu zen 2019an. Parte hartu zuten herriko sortzaile eta kultur eremuko herritarrekin batera azpiegitura berri horren izaera definitu zen: ezaugarri eta erabilera posibleak zerrendatu, eta espazio aldetik zeuden beharrak kokatu. Gaurko saioan, prozesu hartan erabakitakoa berrikusi eta berretsi nahi du udalak; alegia, herrian sormenarekin loturiko behar berriak jaso nahi dira, 2019ko prozesuan definitutako norabidea berreste aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!