Omenaldia Hernaniko odol emaileei

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 28a, 00:00

Atzo eguerdian izan zen omenaldia.

25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz odola ematera heldu diren hernaniarrak omendu zituzten atzo.

Egun borobila izan zen atzokoa Hernaniko odol emaileentzat. Herriko enparantzan elkartu ziren 25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz odola ematera heldu diren herritarrak, eta eskertzen eta talde argazkiaren ostean, Tripontzi jatetxera joan ziren ospatzera. Diplomak eta pinak bazkaldu eta gero banatuko zizkieten. 

Odol emaileek azpimarratu zuten estrakzioen aldetik beherakada haundia nabaritu dela, batez ere, Covid pandemiaren ostean. Gauzak hala, herritarrei odola emateko deia egin zieten: «Pandemiaren ostean jendea ez da hurbiltzen lehen bezala, eta jubilatzen den jendearekin jeitsiera nabarmena da. Dei berezia egiten diogu gazte jendeari odola emateko, odolaren beharra egunero izaten da eta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!