Saio goxoa txikienentzat, Biteriko oholtza baso bilakatuta

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 12:27

Giro atseginean eskaini du 'Sotabosc' antzerki emanaldia Inspira Teatre konpainiak, Biterin. 

Haurrentzako antzerki saioa prestatu dute gaur goiz-eguerdirako, Biteri kultur etxean; eta saio goxoaz gozatu ahal izan dute etxeko txikienek, gurasoekin batera. Izan ere, Biteriko areto nagusiko oholtza baso bilakatu dute, bere zuhaitzekin eta lurrera eroritako hostoekin; eta argiztapen xumea baliatuta, sutondoan amonaren ipuinez bezalaxe gozatu dute istorioaz.

40 minutuko bi saio eskaini dituzte Laia Piró, Neus Umbert eta Esther Westermeyer antzezleek, oholtzan bertan, haien inguruan borobil-erdi bat osatuta, 50 bat haur eta guraso zituztela. Denek elkarrekin deskubritu dituzte basoak eskainitako altxorrak eta bere magia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!