Biterin 'Partaidetza eta Hernani' hizpide, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Goizeko 09:45etan irekiko dira ateak eta jardunaldia 15 minutu beranduago hasiko da, 10:00etan.

Partaidetza eta Hernani: nola eragin herriko erabakietan nire errealitatetik abiatuta? izeneko jardunaldia antolatu du gaurko Hernaniko Udalak, Biterin. Goizeko 09:45etan irekiko dira jardunaldiko ateak eta 10:00etan emango zaio hasiera herri mailako aurkezpenari, eguerdiko 13:00ak arte. Udalak azaldu du herritar oro dagoela gonbidatuta, «ez baita jardunaldi teknikoa izango. Izan ere, gure asmoa da Udalaren eta herritarren arteko harremana, lotura eta komunikazioa hobetzea». 

 

EGITARAUA

HERNANI

GAUR

10:00-10:15, Hernaniko parte-hartze eta lurralde-antolaketa prozesuaren aurkezpena.

10:15-11:15, Nola baldintzatzen du Hernaniko hirigintza eta lurralde antolaketak hernaniarren partaidetzan? 
Itziar Gonzalez Virós arkitektoaren ondorioak, Hernani ezagutu ondoren.

11:15-11:30, Atsedena. Kafe-tartea.

11:30-12:30, Elkarrekin hausnartuz: zein da herritarren iritzia?

12:30-13:00, Ondorioak eta bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!