Korrikako arropa saltzeko postua jarriko dute bihar, Garinen

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 15:06

12:00etatik 14:30etara jarriko dute arropa saltzeko postua, Garin ondoan.

Bihar, Korrikaren arropa salduko du Hernaniko AEK-k eta horretarako postua jarriko du eguerdiko 12:00etatik 14:30etara, Garin ondoan, Kixkal parean. Arropa, banderolak, petoak erosteko aukera izango dute herritarrek, baita 'Korrika Laguntzaile' izateko aukera ere.     

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!