'Yo capitán' pelikula asteburuan, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Etxeko txikientzat, berriz, 'Alan giza antena' proiektatuko dute.

Bi pelikula izango dira Biteriko pantailan; atzo ekin zioten asteburuko proiekzioei eta segida izango dute, asteburuan eta astelehenean: 'Yo capitán' helduntzat eta 'Alan giza antena' txikientzat.

Helduen pelikula proiektatuko dute, gaur arratsaldeko 19:30etan, eta gaueko 22:30etan. Bihar, berriz, arratsaldeko 19:30etan, eta astelehenean, ikusleen egunean, arratsaldeko 16:30etan.

Txikien kasuan, gaur eta bihar izango dute 'Alan giza antena' ikusteko aukera; gaur 16:30etan eta bihar ere ordu berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!