Olatz Zugastiren kontzertua bihar, Orion

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, Orioko kiroldegian.

Bihar, Olatz Zugasti abeslari eta artista hernaniarrak kontzertua eskainiko du Orioko kiroldegian, 'Hitzño bat erran eta, banua berhala' lana aurkezteko 19:00etan hasita. 

Diska berriko kantuez gain, 30 urteko ibilbidean sortu eta grabatu dituen abestiak ere eskainiko ditu, eta ohiko musikariak oholtzaratuko dira Zugastirekin batera: Ander Ederra (gitarrak), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria eta perkusioak) eta Gratxina Lertxundi (haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!