Euskadiko promozio Txapelketa, jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Jubenilek promozioa jokatuko dute.

Atzo hasi zuten txapelketa, Bakion,  Muskizen aurka, eta gaur eta bihar Valle de Trápaga eta Sima Corazonistasen aurka jokatuko dute.

Hernaniko jubenil mutilen taldea Euskal Ligara igotzeko promozio fasea ari da jokatzen atzotik Bakion. A taldean daude hernaniarrak Muskiz, Valle de Trápaga eta Sima Corazonistas taldeekin batera. Atzo arratsean Muskizen aurka jokatu zuten, eta gaur bigarren partidua izango dute, 16:15etan, Valle de Trápagaren kontra. Bihar amaituko da promozio fasea, eta 12:00etan Sima Corazonistas izango dute aurkari. Lehenengo postuan sailkatzen den taldeak lortzen du igoera. Hori da hernaniarren helburua.

Mutil seniorrek eta neska jubenilek etxetik kanpo jokatuko dute gaur eta bihar. Nagusiek Zumaiara bidaiatuko dute 17:30etan Pulporen aurka jokatzeko. Nesken bidaia motzagoa izango da. Urnietan jokatuko dute bihar, 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!