'Ama-das' dokumentalaren proiekzioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 00:00

Proiekzioaren ostean, zuzendariarekin eta aktoreekin solasaldia izango da.

Marga Gutierrezen 'Ama-das' dokumentala proiektatuko dute bihar, Kulturarteko Plaza Feministan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da dokumentala, eta proiekzioaren ostean, zuzendariarekin eta protagonistekin solasaldi baten bueltan biltzeko tartea izango dute bertaratzen direnek. Hori aitzakia hartuz, Kronikak elkarrizketa egin dio Marga Gutierrezi, eta biharko alean izango duzue irakurgai.

'Ama-das'en, Idoia, Rosa, Pili eta Emmaren istorioak jasotzen dira. Lau emakume hauek, genero biolentzia jasan dute, eta «desgaitasun fisikoa» eragin die. 

Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Elkartearen laguntza izan du dokumental honek, eta helburua da komunitate anitza eta ahaldundua erakustea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!