XLII. Binakako Mus Txapelketa otsailaren 19an, Txantxangorrin

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 25a, 00:00

Otsailaren 19rako Txantxangorri elkarteak XLII. binakako mus txapelketa antolatu du. Izena emateko aukera zabalik dago, otsailaren 11ra arte, elkarteko iragarki tabloian. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Bikotekako txapelketa ez ezik, banakakoa ere antolatu dute eta bertan parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!