Inspira Teatre taldearen eskutik, 'Sotabosc' etzi

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 25a, 00:00

'Sotabosc' antzezlana. Argazkia: 'inspirateatre.com'/Ana Zaragoza.

Bi saio eskainiko dituzte, goizeko 11:00etan lehenengoa; eta 12:30etan bigarrena.

Hernaniko urtarrileko kultur agendari amaiera emango dio Inspira Teatrek, 'Sotabosc' haur antzerkirekin, Biterin. Bi saio eskainiko dituzte, aurrenekoa izango da goizeko 11:00etan eta bigarrena, berriz, 12:30etan. Urte batetik gorakoentzako zuzendutako antzerkia dela ziurtatu dute antolatzaileek, eta sarrerak 3,5 euroko prezioa du. Saio bakoitzak 35 minutuko iraupena izango du eta sarrerak Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus webgunean daude erosgai.

Laia Piró, Neus Umbert eta Esther Westermeyer izango dira oholtzara igoko diren hiru artistak, eta basoan murgilduko dira, etxeko txikiak haiekin esploratu eta jolastu ahal izateko: «Oso ikuskizun iradokitzailea da, ikuslearen sormena sustatzen duten testurez betea. Haurrei ideia irekiak ematen dizkie, ondoren beren jolasean aplika ditzaten, bereziki ingurune naturaletan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!