Gaur amaituko dute Auzo Bira, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 00:00

Gaur arratsaldean amaituko du Hernaniko Udaleko Gobernu Taldeak auzoz auzo antolatutako azalpen bira. Ereñotzuko ludotekan jarri dute hitzordua, arratsaldeko 19:15etan. Gaurko bilerara deituta daude Epeleko, Lastaolako, Ereñotzuko eta Pagoagako bizilagunak. Proiektuei buruzko zehaztasunak emateaz gain, galderak egiteko tartea izango dute bertaratzen direnek. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!