Zifra borobila bete duten Hernaniko hamazazpi odol emaile omenduko dituzte larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 24a, 00:00

Talde argazkia egingo dute Gudarien Plazan, eta bazkariarekin borobilduko dute omenaldia. Odola emateko deia egin dute elkartetik.

Odol Emaileen Elkartetik hamazazpi hernaniar omenduko dituzte larunbat honetan. Zehazki, donazio zifra borobila bete berri duten emaileak omenduko dituzte: odola 25, 40, 50, 60 eta 75 aldiz eman duten pertsonak. 

Gudarien Plazan jarri dute lehenengo hitzordua, eguerdiko 13:30etan. Bertan taldeko argazkia egingo dute omendu guztiekin, eta denak batera joango dira Tripontzira, bertan bazkaltzeko. Ondoren, bazkalostean, di­plomak eta pinak banatuko dizkiete Odol Emaileen Elkarteko kideek. 

 

Beherakada haundia izan da estrakzioetan

Omenaldiaz gain, Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute beherakada haundia izan dela odol estrakzioetan: «Pandemiak kalte haundia eragin du, jendea jada ez da etortzen, eta jubilatzen den jendearekin jaitsiera nabarmena da». Horregatik, deialdia egin diete herritar guztiei odola ematera animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!